Geuria.eus – Mikel García Martikorena – Duela pare bat urte Joseba Bilbao Redondoren (Ugao, 1978) bizitza guztiz aldatu zen. Bere semeari, Hodeiri, Batten CLN6 gaixotasuna detektatu zioten, egun osabiderik ez duen gaixotasuna. Kolpea bikoitza izan zen bere alaba txikiak, Ilargik, gaixotasun bera pairatzen zuela baieztatu ziotenean. Momentu hartan, bere bikotea den Joanarekin eta haien familiekin batera Hodeilargi elkartea eratzea erabaki zuten. Elkartearen helburuak argi daude: ikerkuntzarako baliabideak lortzea eta gaixoen bizi kalitatea hobetzea. Egun, Hodeik sei urte ditu eta Ilargik lau.
Comparte