Hodei, Ilargi eta Batten gaixotasuna
Euskalerria Irratia – Hodeik sei urte ditu eta Ilargik hiru. Estellerriko Aramendian bizi dira. Anai-arrebak dira eta gaixotasun arraroa daukate: Batten. Gaixotasun neurodegeneratiboa da. Informazio oso gutxi dago, oraingoz. Dena den, bada itxaropen izpi bat: Ohion saiakuntza klinikoak egiten ari dira sendabideren bat aurkitzeko. Orain, senide eta lagunek kanpaina abiatu dute familia laguntzeko bide luze honetan.